XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Harik laster, udazkenean
Biok gizon haundiak eta miresgarriak euskerearen barrutiko lanetan eta nekeetan.
Hirugarren euskaltzain jaun bat be bai, Juan Gorostiaga langile gordea.
Euskerearen eremuko hain zuzen izan ez diran beste gizon bik be, laga dabe mundu hau, Alberto Onaindia eta A. E. Mañarikua, abadeak.
Egia da bostok urtez beteak egon dirala eta emoi ugariak eskeini izan deutsoezala gure Herriari.
Baina hutsunea lagateak, betiko agur luzeak zarrada urragarria egin ohi deusku biotzean. Goian beitez.
O.- Itzaliz doazala gure kultura zeruko izar ederrak.
Ordezkorik agertuko ete? Ba leiteke ezetz, urteetan Nortasun bete-beteko gizasema genduan Onaindia, eta euskal kondairan, aspaldiko urteetan, gitxi Mañarikua lakorik.
O.-
Ez da hau niretzat; euskera hil-agiñik daukagun bitartean, ni ez naz kerizperatuko.
Lanari dautsot ekingo.
Lanik ez egitea niretzat, aizeak ikuturiko orria geldirik egotea lez litzakit.
Hori niretzat eziña da.
Beraz, urteen sorta bizkar-gaiñ dodala be, ni lanera.
Manuel Lekuona'k esaten eustan, berari bizia lanak luzatzen eutsola.